AHOZKOA LANTZEN
NOR NAIZ?
Izaro Gonzalez de Ibarra Uriarte
ZER EGIN NAHI DUT?
Lauhilabete honetako Modulu Lana oso interesgarria iruditzen zait; ipuinaren kontakizuna hain zuzen ere. Modulu Lan hau egiteko CUENTOS PARA ANTES DE DESPERTAR (Nunila Lopez Salamero, Mirian Cameros Sierra) liburuko LOS COLORES ipuina aukeratu dugu. Gai honek asko erakarri nau, beraz gai berdina aukeratu dut irakasgai honetan ahozkotasuna lantzeko jarduera hau egiteko.
FITXA TEKNIKOA
Liburua: Cuentos para antes de despertar
Ipuina: Los colores
Egileak: Nunila Lopez Salamero eta Myrian Cameros Sierra
LOS COLORES ipuina erreferentziatzat hartuta, moldaketa ezberdinak egin ditugu eta gure
KOLOREEN MUNDUA sortu dugu taldean.
KOLOREEN MUNDUA sortu dugu taldean.
Beraz, eskolan KOLOREEN MUNDUA deituriko ipuina irakurriko dut eta bertan ahozkotasuna lantzeko jarduera batzuk aurrera eramango ditut, interbentzio eta ikerketa txiki bat eginez.
ZEIN DA NIRE HELBURUA?
Umeen ahozko hizkuntzari ahalik eta arreta gehien jartzen saiatuko naiz.
"Ikasgela da ikasteko eta irakasteko prozesua gauzatzen den lekurik erabakigarriena hain zuzen eta batik bat, ikasgelan gertatzen direlako ikasleen arteko nahiz ikasleen eta irakaslearen arteko elkarrekintzak"
(Tharp, 2002)
NON EGINGO DUT?
Deustuko Eskola Publikoan

NOIZ EGINGO DUT?
Nire Practicum II-an, eguneroko bizitzan interbentzio txiki bat eginez
NOLA EGINGO DUT?
Nire interbentzioa 3 etapatan banatuko dut:
- Ipuinaren aurreko jarduera
- "Kolore-kolore" jolasa proposatuko dut umeei koloreei buruzko testuinguru esanguratsu bat aurkezteko asmoz. Guzti hau ikuspegi komunikatibo bat erabiliz suertatuko da, eta horregaitik emango diot hainbeste garrantzi testuinguru honi. Jarduera honetan (eta azkenengoan ere) komunikazio errealak bilatuko ditut, helburu errealak finkatuz, testuinguru komunikatibo batean hain zuzen ere. Guzti honekin irakaskuntza esanguratsu bat ahalbidetzen saiatuko naiz.
- KOLOREEN MUNDUA ipuina kontatuko dut, umeen parte-hartzea bultzatuz.
- Puntu hau oso garrantzitsua da. Haurrek hitz egiten ikasteko eta hitz egiten bultzatzeko, guk hitz egin behar diegu "Un niño aprende a hablar porque se le habla" Isabel Guibourgek 2001ean esan zuen moduan.
- Ipuinaren ondorengo jarduera
- Umeen fantasia landu nahi dut, sentimenduen adierazpena helburutzat izanda eta sormena lantzen duten bitartean. Kolorei buruz hitz egingo dugu, bakoitzari ze kolore gustatzen zaion galdetuz, etab. Sarrera hau egin ondoren, koloreei IZAERAK ezartzeko eta asmatzeko aukera emango diet. Beraz "Horia, ze kolore mota uste duzue dela; alaia, tristea... zergatik?" moduko galderak egingo dizkiet.
- Adibidez: Horia alaia, marroia zikina, urdina ausarta, beltza tristea ... etab . Azalpenen bitartez umeek kolore bakoitzari izaera bat emango diote.
- Eta bukatzeko, ondorengo galdera hau proposatuko diet:
- Zuek ze kolore izan nahi duzue? eta zergaitik?
Prozesu guzti honetan nire hitz egiteko moduaren ezaugarriak ondorengoak izaten saiatuko naiz, edo behintza hauek AHOLKU moduan gertu izatea komenigarria izango zait:
- Artikulazio argia
- Igorpen sinpleak
- Esanahi zehatzak
- Datu argiak
- Lexiko erabilgarria
- Hedapenak: haurrak esandakoaren zabaltzea
- Parafresiak: haurrak esandakoa beste modu batean adieraztea
- Tonu ozenak
- Goranzko intonazioa
- Keinuen laguntza
- Galdera asko
- Arreta deiak maiz
- Errepikapen ugari
- Segurtasun afektiboa eskaintzea
- Eredua ematea
- Haur guztien parte-hartzea kudeatzea
- Gauzak esaten laguntzea
- Aurrez dakitenarekin zerikusia duten kontzeptuak azaltzea
- Egiten ari diren lanari buruz eztabaidatzen laguntzea
- Hizkuntzaren erabilerari buruzko hausnarketa eragitea
ZER HARTUKO DUT KONTUAN?
· ESPAZIOA
o GELAREN ANTOLAMENDUA
§ Talde osoa edo zatituta jarriko dudan
§ Ume eta irakaslearen antolamendua. Borobilean adibidez.
§ Irakasle eta ikasleen altuera
§ Gela arruntean edo berezian egingo dudan
· DENBORA
o Ahozkoari emango diodan garrantzia denbora kontuan harturik
· TESTUINGURUA
o Ipuin aurreko jarduera(k)
o Ipuina
o Ipuin ondorengo jarduera(k)
· IRAKASLEA (edo ipuin-kontalaria)
o Jarrera
o Komunikazio ez berbala
o Intonazioa
o Eskuragarritasuna
o Baliabideak
· UMEAK
o Jarrera
o Komunikazio ez berbala
o Parte-hartzea
· EDUKIAK
o Ahozkotasun honen bitartez landu nahi izango ditudan edukiak
· BALIABIDE MATERIALAK
o Umeen ahozko hizkuntza lantzeko baliabide materialak erabiliko ditudan
· HIZKUNTZA
o Umeen hizkuntzarekiko ezaguerak
o Ama hizkuntza kontuan hartzea


